martes, 13 de octubre de 2009

Hemen duzue Zuentzat abestiaren letra:


Beste espetxe handiago baten eh! Presoak izaten
Lapurtutako oroitzapenaren urruntasuna arnasten
Gaineratutako zigor baten eh! Pixua jasaten
Kilometro bakoitzean bizitza zati bat uzten
Itxaropen ta oroimenez topaketa bakoitza betetzen
Negar malko bat isurtzen agur bakoitzean
Beti bidez bide itzulera prestatzen!!
Adorea eramaten, eutsi araziz
Taupadaz taupada itzulera prestatzen!!
Iragana hurbiltzera, biziz bizi
Zuen eskuak bidea adierazten duen argizaria eusten
Zuen maitasunaren sugarra, hunkitzen gaituen indarra
Hosto guztiei sapa eramaten, zuhaitz adarrak legez
Sendotasunez garai gogorren negua gainditzen
Zigor gela zabalduko duen giltza zarete, eta ez da itxiko
Harresia zeharkatzen duen ukabila zarete
Beti bidez bide itzulera prestatzen!!
Iragana hurbiltzera, biziz bizi
Zuei, maitasunaren garraiolariei
Hitz hauek eskeintzen dizkizuet
besarkada eta muxu bat
beraien itzulera prestatzen

martes, 29 de septiembre de 2009


Sei urte inguru dira eszenatoki baten gainean azkenekoz indarrak batu genituenetik. Gure baitan
betirako gordeko dugun kontzertu hura izan zen hamar urteko ibilbide ahaztezinean zehar gure alboan egondako pertsona guztiei agur esateko eduki genuen modua.

EKONEN HISTORIA

Urrun samar gelditu den 1994an J.Sangre (bateria) eta Xabi (gitarra) Arrasateko beste bi musikarirekin batera gerora Ekon izena izango zuen proiektua prestatzen hasi ziren. Sasoi hartan oraindik ezezagunak ziren Undrop taldekoek utzitako 8 pistako mahai bat baliatuta kantu instrumental propioez osatutako demoa grabatu zuten eurentzat. Kantuak lantzen jarraitu zuten eta urte eta erdi geroago Amatxon talde heavyko Yagok gitarra jotzaileetako bat ordezkatu zuen. Gerora, Iskanbila eta Mad Shadows taldeetako kide Iban abesten hasi zen eta indar eta gogo handiagoarekin entseatzen jarraitu zuten. Formazio horrekin Arrasateko Shot! grabazio estudiora sartu ziren eta egun bakarreko saio bukaezinean lau kantu grabatu zituzten, lehiaketa batera bidaltzeko.1996 heldu zen eta berarekin batera Heriotza taldean luzaroan aritutako Iñigok baxua hartu zuen. Jarraian kontzertuak ematen eta abesti gehiago konposatzen hasi ziren. Horrez gain, modu egokian eta denbora gehiagorekin kantuak grabatzea erabaki zuten. Prestatutako bost kantuak hainbat diskoetxeetara eta Bilbo Hiria Lehiaketara bidali zituzten; eta azken honetan klasifikatzea lortu zuten.Maketak oso harrera ona izan zuen eta hainbat diskoetxek taldearenganako interesa erakutsi zuten. Oihuka eta Mil A Gritos lehian ibili ziren, baina azkenean Gasteizko etxeak taldea fitxatu zuen. Hala, urria eta azaroa artean estraineko diskoa grabatu zuten. “Zurrunbilo kaotikoa” Carlos Creator eta taldeko kideen artean ekoiztu zuten; eta kolaborazioei dagokionez Kashbad taldeko Sorkunen parte-hartzea nabarmendu daiteke. Lanak oso harrera ona izan zuen; eta sasoi berean Ekon Valencia Soná lehiaketa ospetsuan sailkatu zen.“Zurrunbilo kaotikoaren” aurkezpen birak urte eta erdi iraun zuen, eta horren baitan Euskal Herriko bazter ia guztiak bisitatzeaz gain, Estatutik barrena ere ibili ziren. Taldearen zuzeneko bortitzak eta eszenaratze berritzaile eta biziak, piroteknia, DJak, graffitia eta beste batzen zituena, jende asko zur eta lur utzi zituen eta jarraitzaile multzo handia lortu zuten. 1998 bukaeran errepidea albo batera utzi zuten kantu berriak prestatzeko; eta 1999ko urria eta azaroa bitartean lan berria grabatu zuten. Milurte berriari aurre egiteko “Etnia 2000” diskoak taldearen soinuari buelta erdi eman zion. Sociedad Alkoholika taldeko Jimmyk ekoiztuta, lan honetan ordura arte zuzenean bakarrik aritutako Ines, Naiara eta Ionik esku hartu zuten ahotsen protagonismoa areagotuz. Beste aurkezpen bira bat abiarazi zuten, aurrekoa baino motzagoa, eta berau bukatu ahala Ibanen baja iragarri zuten, taldea eta lana bateratzea ezinezkoa egin zitzaiolako. Hainbat aukera aztertu ostean, J.Sangre ahots nagusia bilakatu zen eta Fly Shit taldeko Heloyk ordezkatu zuen makilekin.Hainbat kontzertu egin zituzten osaketa berria sendotzeko eta hirugarren diskoa grabatzera sartu ziren. “Salatzen dut” ere Jimmyk ekoiztu zuen eta 2002an kaleratu zuten. Lan horrek, irmoagoa eta melodikoagoa dena, oso kritika onak jaso zituen; eta urte eta erdiz bira egitera bultzatu zituen, taldekideen bestelako proiektuen eraginez Ekon lozorroan sartzea erabaki zuten arte. Hala, 2003ko urrian orain arteko azkeneko emanaldia egin zuten Arrasateko gaztetxean.
Hemen daukazuen argazkia azken albuma da. SUSTRAIA da abesti

miércoles, 23 de septiembre de 2009

Ekon taldekideak

  • J. Sangre (bateria, 2. ahotsa eta sanplerrak)
  • Iñigo (baxua eta koroak)
  • Xabi (gitarra erritmikoa)
  • Yago (gitarra bakarkakoak)
  • Shadow (ahots nagusia)
  • Ionny (koroak)
  • Fatty (kontrolak)
  • Ines (koroak) *
  • Naiara (koroak) *

* Ines eta Naiarak bigarren diskotik aurrera parte hartu zuten taldean.



Ekon daukan abestietatik Zuentzat ezagunena da:



martes, 15 de septiembre de 2009